Erakusketa 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara dago irekia asteburuak barne eta azken aldian Euskal Herrian egin den arte erakusketa zabalena izanik.
Ibilbide luzeko artisten lanak daude ikusgai, tartean Koldobika Jauregiren, Mari Jose Recalderen, Iñaki Riverinoren eta Jon Ormazabalen pieza bana bertzeak bertze. Erakusketaren helburua euskal kultura zabaltzea da eta Beran erakutsi ondotik asmoa Euskal Herrira zein atzerrira eramatea da. Guillermo del Olmok egin ditu komisario lanak.