Sareekin 29 dozena uso harrapatuta bukatu da Etxalarko Usategietako sasoia

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 9a, 09:00
Sarea hedatua Etxalarko usategietan. Aurten guttitan ikusi den irudia.

Bisita gidatuak, aldiz, arrakastatsuak izan dira eta 385 lagun hurbildu dira sareen bidez usoak ehizatzeko antzinako tradizioa ezagutzera.

Joan den urteko zapore ona ahoan, bertzelako kontuak izan dira aurten. Iaz “Etxalarko Usategiak izan ziren sareak erabiliz uso gehien ehizatu zituztenak Pirinio osoan”. Aurtengoa, aldiz, hagitz sasoi txarra izan da. Ez da uso gehiegirik etorri eta etorri dena ez sareetan harrapatzeko moduan. Azkenean, hilabete pasako lanaren ondotik, 29 dozenekin itxi dute aurtengo ehiza denboraldia. Bisita gidatuei dagokienez, jende aunitz hurbildu da usoak sareekin ehizatzeko tradizio hau ezagutzera; zehazki 385 lagun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun