Bortzirietako taldekako 22. Bertso Lehiaketa larunbatean eginen dute

Bortzirietako taldekako bertso lehiaketak hogeita bigarren edizioa beteko du larunbatean.

Bortzirietako bertso eskolak hogeita bigarren aldiz antolatutako taldekako bertso lehiaketa jokatuko da abenduaren 11n. Larunbatean  13:00etan hasita Berako Katakun jokatuko den lehen fasearen ondotik erabakiko dira finalerdietako gurutzaketak.

Lehen finalerdia Lesakako Antoiun eginen dute 17:00etan eta bigarrena Lesakako Haizeguan 18:30ean. Finalerdietan nagusitzen diren bi hirukoteek finala Lesakako Arrano ostatuan jokatuko dute. 20:30ean afaria eginen dute eta ondotik finala. Afarirako txartelak 15 eurotan  eros daitezke. Izena emateko bortzibertso@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 618 96 30 11 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun