Mairu Antzerki tailerrak Lesakako udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz antolatutako Keinu Leihoak Antzerki zikloaren hamazazpigarren edizioa egunotan eginen dute Lesakan. Antolatzaileek diotenez, «euskal antzerkigintzak, eta sorkuntzak orokorrean, badu aunitz inpultsutik eta bulkadatik. Keinu-Leihoak proposamen eta sortzaile berriei beraien bultzadatxoa ere egiten saiatzen dira. Bide honetatik, eta azken urteetan bulkada berriak indartsu datozenaren seinale, aurtengoan antzerkilari gazteen bi proiektu ekarriko dituzte Lesakara».
Maite Aizpurua Olaizolaren Erresistentzia arazo fisikoa da, alde batetik, abenduaren 4an, larunbatean 19:00etan Harriondoan taularatuko dena (sarrera 6 euro), eta Edurne Azkarate, Mikel Ibarguren eta Intza Alkainek osatzen duten Formol Laborategiaren Album bertzetik, abenduaren 5ean, igandean 19:00etan Harriondoan. Sarrera 6 euro kobratuko da.
'Maringurua' abenduaren 10ean Arranon
Hortaz gain, Eneritz Artetxek idatziriko Karanbola hirukoitza liburua ardatz hartuta, euskal antzerki sorkuntzan emakumearen presentzia aztergai izanen dute Maringurua deituriko hitzaldi-ekitaldian, Bortzirietako Bertso Eskolako eta Mairu Antzerki Tailerreko zenbait kideren,eta Eneritz Artetxeren eskutik. Abenduaren 10ean, ortziralean 19:00etan izanen da hitzordua Arranon