Esperientzia honetan parte hartzeko, jokalariak errealitate birtualeko teknologia erabiliko dute. Betaurreko batzuen bidez, Nafarroako birziklatze zentro birtual bat birsortzen da. Parte-hartzaileek birziklatze zentro horretan egonen dira kokatuak eta uhal garraiatzaile batetik zirkulatzen duten hondakinak hautatu beharko dituzte, eta edukiontzi egokian utzi, eskualde bakoitzean dauden mota eta edukiontzien arabera.
Parte hartzaileak ongi birziklatutako objektuen kopuruaren arabera, ranking bat ezarriko dien puntuazioa emanen zaio eta, horren arabera, kanpaina bukatzean hainbat sari banatuko dira. Horien artean, irabazleak patinete elektriko eramanen du. Gainera, jokalari bakoitzak bere asmatzeei eta hutsegiteei buruzko informazio zehatza hartuko du, bereizketan hobetzeko.
Hondakinak Prebenitzeko Bulegoak eta Ecoembes, Ecovidrio, eta Ekoizlearen Erantzukizun Hedatuko Sistema Kolektiboek sustu dute kanpaina. Jokoaren garapenak Nafarroako Ingurumen Kudeaketaren laguntza teknikoa du.