Gaztaina erre jatea eginen dute Lesakako jubilatuek abenduaren 6an

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 1a, 11:00

Gaztainak erreak izanen dituzte astelehenean Lesakako jubilatuen elkartean.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak antolatuta gaztaina erre jatea eginen dute abenduaren 6an, astelehenean 20:00etan hasita elkartearen egoitzan. Tartelak elkartearen ostatuan har daitezke 13 euro ordainduz eta izena emateko epea abenduaren 3an bukatuko da.

Gaztainen aitzinetik ajoarriero izanen dute eta guztia bustitzeko ura, ardoa eta sagardoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun