‘Emak bakia’ filma eta debatea izanen dituzte asteazkenean Berako kultur etxean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 30a, 15:00

'Emak bakia baita' filma eskaini ondotik debatea izanen dute asteazken arratsaldean Berako kultur etxean.

Uscaldunak garen esquero jardunaldien bigarren ekitaldia izanen da

Asteleheneko solasaldiaren ondotik, Uscaldunak garen esquero lelopean Berako udalak, Berako Kultur Batzordeak eta Berako Euskara Batzordeak antolatutako jardunaldiaren barrenean, abenduaren 1ean, asteazkenean 18:30ean Berako kultur etxeko areto nagusian Emak bakia baita filma (Oskar Alegria, 2021) emanen dute eta gero debatea izanen da.

Oskar Alegriak egiten duen bidaia Man Ray bizi izan zen euskal kostaldeko etxearen gibeletik eramaten du, eta bertan Emak Bakia izeneko pelikula filmatu zuen. Baina Alegriara bultzatzen duena ez da hainbertze dokumentatzea, baizik eta arakatzea, eta horrela, (Super) Man Rayren arrastoetan murgiltzean, zinemako urpekari gisa egiten du; sakonean arakatzen duen norbait bezala, lurrazaletik ikusten ez dena, urrunekoa baina guztiz berria den zerbait ekartzen duena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun