'Ez dok Hiru. Euskal musikaren benetako historia' ikuskizunaren bertsio akustikoa izanen dute heldu den asteartean, abenduaren 7an, Igantziko Baratzondon. Mikel Martinez eta Patxo Telleria dira antzerkiko protagonistak eta Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute. 20:30ean izanen da emanaldia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.