‘Izotz aroa’ filma emanen dute abenduaren 3an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 30a, 10:00

'Izotz Aroa' filma euskaraz ikusteko aukera izanen da ortziralean Harriondoan.

Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek antolatu dute ortziralean 17:00etan Harriondoan.

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta zinema euskaraz izanen dute abenduaren 3an, ortziralean 17:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Zehazki Izotz Aroa (Ice Age) eskainiko dute, adin guztietarako egokia den filma. Sarrera 2 euro kobratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun