Foruzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra gaur goizean gertatu da Beran. Zauritutako langilea 35 urteko doneztebar bat da. Ageri denez, arbolak botatzen ari zenean kolpatu egin da eta zauriak ditu hankan. Istripua artatzera foruzainak, suhiltzaileak eta Berako osagileak joan dira eta zauritua Iruñera eraman dute, Nafarroako Ospitale Unibertsitariora.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.