Uholde arriskua dagoenean herritarrei abisua emateko SMS zerbitzua prest du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 29a, 18:00

Uholde larrialdi-abisuak eta alertak herritarrei modu azkar batean zabaltzeko SMS zerbitzua sortu du Berako Udalak, Life Nadapta proiektuarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketaren laguntzarekin. Zerbitzuaren helburua Bidasoa ibaiak eta Zia errekak gainezka egitean sortzen ahal diren kalteak aurreikustea eta murriztea da, horretarako egoerari aurrea hartu eta uholde-arriskuen berri emanez. Zerbitzuari buruzko informazio gehiago lortzeko edo alta emateko, egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun