Antoiu karrikako latsagia berritu dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 29a, 14:00

28.956 inbertsioa egin du Lesakako udalak garai bateko eraikin historikoa txukuntzeko.

Antoiu karrikako latsagia berritu du hilabete hauetan Lesakako udalak, horretarako, 28.956 euroko inbertsioa eginez. Bertako bokata harri eta askak, urte aunitzetan arropa garbitzeko erabiliak izan dira eta itxura ederra hartu dute zaharberritze lanen ondotik.

Lesakako udal ordezkariek adierazi dutenez, «espero dugu denon artean  txoko hau zaindu eta maitatzea, gure herriko historiaren zati bat baita».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun