Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 2an inauguratuko dute Berako Labiaga ikastolako estalpea

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 29a, 17:00
Berako Labiaga ikastolako estalpe berria. Irudia: Pedro Pegenaute

Denera 200 metro karratu estali dituzte eta biltegi bat eta komun baterako espazioa ere baditu estalpe berriak.

Urriaren 20an bukatu ziren Labiaga ikastolako Eztegarako ikastetxeko patioan estalkia eraikitzeko lanak. 200 metro koadroko azalera estali da, biltegi eta komun baterako espazioak dituena. Mugara Arkitektoak estudioko Ander Rodriguez Korta beratarrak egin du diseinua.

Abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, ekitaldi batzuk antolatu ditu Labiaga ikastolak patioan estalpe berria aurkezteko. Arratsaldean ikasleen emanaldiak izanen dituzte eta 18:00etan Pottoka kantari baztandarraren kontzertua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun