Eguberrietarako Haur Txokoa antolatu du Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 26a, 17:00

Abenduaren 17an bukatuko da Haur Txokoan izena emateko epea. 3 eta 12 urte bitarteko haurrek ematen ahal dute izena. 

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak eguberrietarako oporretan Haur Txokoa antolatu du Bortzirietan. Haur Txokoa haurrek bere denbora librean kulturarekin eta harreman afektiboekin jostatzen eta gozatzen ikasteko gune bat da, solidaritatean eta berditasunean oinarritzen dena Bidenabar, zerbitzuaren bidez, gurasoei aukera ematen zaio seme-alaben heziketa baterzeko euren lanarekin edota denbora librearekin. 

3 eta 12 urte bitarteko haurrei bideratuta dago eta egunero haurrak hiru orduz egonen dira bertan, 10:00etan hasi eta 13:00ak arte. 

Herrika, egun diferentetan eskainiko da haur txokoa: 

  • Bera: Abenduak 23, 24, 27, 28, 29, 30 eta 31 eta urtarrilak 3, 4, 5
  • Etxalar: Abenduak 23, 24, 27, 28, 29, 30 eta urtarrilak 3, 4, 5
  • Arantza, Igantzi eta Lesaka:  Abenduak 23, 27, 28, 29, 30 eta 31 eta urtarrilak 3, 4, 5

Izena emateko 948 635 036 telefonora deitu edo berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera mezu bat idatzi beharko da. Abenduaren 17a, ortziralea izanen da apuntatzeko azken eguna. 

Haur Txokoa osasun egoeraren araudiari baldintzatuta egonen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun