Familia osoarentzako 'Zinestar' ikuskizuna igandean Berako Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 26a, 12:00

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Euskarabideak antolatutako Gora Gora Fest jaialdiaren baitan, Zinestar haurrentzako ikuskizuna izanen da igandean 17:00etan Berako Kultur Etxean. 

Maitane Perez, Ainhoa Ruiz eta Xabi Artieda dira ikuskizuneko protagonistak, eta antzerkiaz gain, dantzak eta musikak ere protagonismo berezia izanen du.

Pelikula bat entregatzekotan direla, zinta apurtuta dagoela konturatuko dira protagonistak, eta publikoaren laguntza beharko dute bi ordutan berriz ere lan guztia hasieratik egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun