Behi aziendak
Esnetako behien kategorian lehen eta hirugarren sariak, 190 eta 100 eurokoak, Lesakako Gillen bordako Francisco Javier Altzugarairentzat izan dira eta bigarrena, 160 eurokoa, Berako Begibeltzeneko bordako Joxean Igoa Etxebesterentzat. Haragitako behien kategorian, 190 euroko lehen saria Arantzako Uxainekobordako Joseba Bergarak eskuratu du, 160 euroko bigarren saria Begibeltzeneko bordakoak eta hirugarrena Berako Unai Mendiberrik. Larre behien kategorian, 150 euroko lehen saria eta 70 euroko hirugarrena Jon Muñoa lesakarrak lortu ditu, eta 100 euroko bigarren saria Lesakako Marisol Etxeparerentzat izan da.
126 zaldi azienda
Zaldi aziendetan, Jon Muñoa lesakarrak lortu ditu lehenbiziko eta hirugarren sariak, 125 eta 50 eurokoak. Bigarren saria Lesakako Maria Jesus Maiarentzat izan da, 95 eurokoa. Larre behorrak ere saritu dituzte. 100 euroko lehen saria Oihan Olaizola lesakarrarentzat izan da; bigarrena, 50 eurokoa, Berako Patxi Baldak lortu du eta hirugarrena, 30 eurokoa, Evarista Telletxea lesakarrak eskuratu du.
Monturako zaldi onenaren saria Jon Iturbidek eskuratu du, bigarrena Oihan Olaizolak eta hirugarrena Marisol Etxeparek.
Zortzi artalde
Zortzi artalde plazaratu dituzte, gehienez 5 ardi eta ahari batekoak. Batzuk bildots eta guzti. Horien artean, lehen saria (100 euro) Lesakako Gillen bordako Francisco Javier Altzugaraik eskuratu du; bigarrena (90 euro), Joseba Irigoien lesakarrak eta hirugarrena (70 euro) Berako Ana Maria Irigoienek.
Baina azienda feriaz gain, eskulangileak plaza inguruan izan dira eta elikadura postuak ere paratu dituzte plazako aparkaleku inguruan.
Bertso saio ikusgarria
Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus bertsolariak kantari aritu dira, baina ez kioskotik, Ezpelteneko balkoitik baizik, presoen senide eta lagunek hauen eskubideen aldeko elkarretaratzea isilean egin duten bitartean. Presoekin elkartasunean zerria ere zozketatu dute aurten eta 1.117 zenbakiari egokitu zaio.
Ajoarriero lehiaketa
Bezperan Beti Gaztek antolatutako ajoarriero lehiaketan 13 bikotek hartu zuten parte. Lehen saria Gaztinborda bikoteak lortu zuen, Xabier Legasa eta Beñat Maiak osatua, Bigarren saria Idoia Telletxea eta Paula Garciak eraman zuten (Bakailu Kuisine) eta hirugarrena Kordionistek, Mikel eta Aitziber Maia anai-arrebek. Epaimahaia Arantzako Aterpeko