Errege opila egiten ikasteko ikastaroa antolatu du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 26a, 13:00
Pertsona bakoitzak bere errege opila eginen du Beti Gaztek antolatutako ikastaroan.

Abenduaren 11n eginen dute Irain eskolan, baina abenduaren 2a izanen da izena emateko azken eguna

Errege opila egiten ikasteko ikastaroa antolatu du Beti Gazte elkarteak, Lesakako udalaren laguntzarekin. Abenduaren 11n, larunbatean 09:30etik 13:30era eginen dute Irain eskolan eta Edorta Salvador okin eta gozogilea izanen dute irakasle. Izena emateko azken eguna abenduaren 2a izanen da.

Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa izanen da eta plaza mugatuak izanen dira. Beti Gazteko bazkideek lehentasuna izanen dute. Izena emateko 626 856 155 zenbakira idatzi behar da. Pertsona bakoitzak bere opila eginen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun