Lesakako musika taldeak kalejiran ibiliko dira ortziralean eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 24a, 15:00
Lesakako musika banda kalejiran aterako da ortzirale arratsean.

Santa Zeziliako Batzordeak musikarien egunaren inguruko ekitaldiak berreskuratu ditu aurten.

Lesakako Santa Zeziliako Batzordeak bere jarduerari ekinen dio berriro eta aurten Lesakako musika taldeen ohiko kalejirak izanen dira. Azaroaren 26an, ortziralean, 20:30etik aitzinera Lesakako Musika Banda aterako da.

Azaroaren 27an, larunbatean, 19:00etatik aitzinera, Lesakako Txistulariak, Lesakako Akordeoilariak, Lesaka Trikitixa Taldea eta Lesakako Abesbatza aterako dira

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun