Azaroren 28an, igandean, Aroztegia Gelditu goiburuarekin elkartasun bazkaria eginen dute Berako Kataku ostatuan. 14:00etan izanen da eta plater bakoitzak zazpi euroko prezioa izanen du. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, katakumail@gmail.com korreora idatziz bihar baino lehen.
Igandea borobiltzeko, 18:00etan Guadal Tejaz taldearen emanaldia izanen da herrikoan. Psych, kraut rock, punk eta noise soinuak ekarriko ditu talde frantsesak herrira.