Nafarroako Gobernuak eta Lesakako Udalak etxebizitzak zaharberritzeko hitzarmena sinatu dute. Nasuvinsak Donezteben kudeatzen duen Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak eta Lesakako Udalak dagoeneko lankidetza abian jarri dute. Asteartero Nasuvinsako teknikari bat etorri da Lesakako Herriko Etxera, gai honi lotutako informazioa eta arreta zerbitzua ematera. Hitzordua hartu ahal izateko udal bulegora deitu behar da, 948 637 005 telefonora.
Gai honen nondik norakoak jakin nahi dutenekin azaroaren 26an, ortziralean 18:00etan Lesakako Herriko Etxeko pleno aretoan bilera informatiboa eginen dute.
Dirulaguntzari buruzko informazioa gehiago, hemen