Patxi Petrirena irakasleak aurkeztu zuen ekitaldia eta Manolo Arozenaren bertsoen ondotik, Bortzirietako Euskaltegiko arduraduna zen Mikel Legarrak «urte osoko lan nekagarriak fruituak eman dituela eta honek ilusio eta indar berriz aitzinera begiratzeko ematen duen indarra» azpimarratu zuen.
Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakaria zen Juan Miguel Almandoz Arantzako alkateak dirulaguntzen beharra azpimarratu zuen, «Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ezin baitu berak nahi hainako laguntzarik eman». Lesakako abesbatzak ere kantatu zuen.