Lesaka ikergai duten ikasketa bukaerako proiektuak egiteko dirulaguntza emanen du udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 23a, 14:30
Aurkezten diren lanen artean bi aukeratu eta bakoitzari 500 euroko laguntza emanen zaio.

Lesakako Udalak Lesaka ikergai duten 2021-2022 ikasturteko gradu eta master akaberako lanak egiteko diru-laguntza bat eskainiko du. Aurkeztutako lanen artean bi izanen dira aukeratuak eta bakoitzari 500 euroko diru-laguntza emanen zaio. Lanak Lesakako Herriko Etxean aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 30ean bukatuko da.

 

Laguntzaren jasotzaileek proiektua bukatuta, egindako proiektu edo lana solasaldi batean aurkeztuko dute herritarren aitzinean, Lesakako udalarekin batera.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun