Azaroak 25

Ortziralean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren biharamunean, manifestazioa antolatu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 23a, 18:00
Berako Goldatz taldearen kontzentrazioa bat, artxiboko irudian.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren biharamunean, jendea mobilizatzera deitu du Berako Goldatz talde feministak. Manifestazioa 20:30ean abiatuko da Altzateko plazatik. Goldatzetik beltzez joateko deia egin dute. 

Manifestazioaz harago, kontzientziazio kanpaina ere egiten ari da Goldatz sare sozialetan. Hainbat afixaren bidez azaroaren 25a nondik datorren azaldu dute eta indarkeria matxista zer den adierazi dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun