Diru horri esker, herriko mugikortasuna eta garapena aldatuko dituen proiektu bat idatzi ahal izanen dela azpimarratu du Lesakako udalak, «dauden egiturazko arazoei aldagai eta konponbide berriak emanez». Zehazki, trafikoa erdigunetik ateratzeko proiektua dela ageri da aurrekontuetan.
«Poliki-poliki, zuek emandako konfidantzari esker aitzinera goaz, gure herriaren hobekuntzarako beharrezkoak diren pausuak emanez», dio Lesakako EH Bilduko udal taldeak.