Bigarren eskuko azoka arrakastatsua izan da Alkaiagako Garbigunean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 22a, 15:00

Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak antolatuta, bigarren eskuko azoka txikia egin zuten Alkaiagan dagoen Garbigunean larunbat goizean. 250 pertsonatik gora bertaratu ziren Garbigunean bildutakoak ikustera eta objektu anitz saldu ziren. Pisatu egin ziren berrerabiltzera bideratutako hondakinen kopurua, eta guztira 1.226kg izan ziren. 

 

Azokaren helburua da garbigunea ez izatea hondakinak biltzeko gune bat soilik, erabiltzen ez diren edo behar ez diren gauzak trukatzeko leku bat baizik. Hartara, berrerabilpenaren ideia indartu nahi dute, egoera onean dauden gauzak berrerabiliz eta, bidenabar, hondakinak sortzea eta horiek kudeatzeak sortzen dituen kostuak ekidinez. 

Arrakasta ikusita, aste osoan zehar Alkaiagako Garbiguneko ordutegian bigarren eskuko objektuak erostera joan ahal izanen da ordutegi honetan:

  • Astelehenetik ortziralera 12: 00etatik 15:00etara
  • Azaroak 27, larunbata, 9: 00etatik 13:00etara

Etorkizunean berriz egiteko asmoa dutela nabarmendu du Mankomunitatetik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun