Bera parean «kamioia gidatu eta speeda esnifatzen ari zen» kamioilaria gelditu dute foruzainek

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 21a, 12:00

Foruzaingoak jakitera eman duenez, gertaera N-121-A errepidean gertatu da, Bera parean. Ageri denez, «kamioia gidatu eta speeda esnifatzen ari zen» kamioilaria gelditu dute. Egin dioten narkotestean positibo eman duenez eta gertaera arau-hauste larritzat hartua denez, 1.000 euroko isuna eta gidabaimenean 6 puntu kenduko dizkiote gidariari. Kamioia errepide bazterrean ibilgetua utzi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun