Itota hilik zegoen «migrante bat» atera dute Bidasoko uretatik, Endarlatsatik ez urrun

Ttipi-Ttapa 2021eko azaroaren 20a

Jatorri afrikarreko pertsona baten gorpua atera dute larunbat goiz honetan Bidasoko uretatik. Ertzaintzaren arabera, oraindik ezin dute baieztatu Bidasoaren ipar aldera igerian iritsi nahi zuen migratzaile bat ote den. Hipotesia baieztatuko balitz, 2021ean Hego eta Ipar Euskal Herriaren artean hil den zazpigarren migratzailea izanen litzateke.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, gorpuak ez du kriminalitate zantzurik eta identifikatu ahal izateko dokumentuak aurkitu dizkiote.

Paddle surf egiten zuen kirolari batek eman du abisua, 11:00ak aldera, uretan gorpu bat flotatzen zegoela. Alertaren ondotik, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, baita helikopteroz ere, eta gorpua atera dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun