Berako neska alaia eta lasaia naiz.
Zein dira zure zaletasunak?
Musika aditzea, lagunekin egotea, mendian ibiltzea... Egunerokotasunetik deskonektatzen laguntzen didan edozer.
Zuzenbidea ikasi zenuen. Nolatan erabaki zenuen ikasketa horiek egitea?
Unibertsitateko gradu desberdinetako ate irekietan egon nintzen eta zuzenbidekoa izan zen interes gehien piztu zidana. Gainera, inguruan abokatu euskaldunen falta sumatzen nuen eta hemengo jendeari laguntzeko aukera izan nezakeela ikusi nuen.
Nolakoa da abokatu baten eguneroko lana?
Bulegoko ohiko lana bezeroen arreta eta kasuen analisia zein tramitazioa izaten da, baina, ia egunero mugitu behar izaten naiz epaitegira, udal administraziora, ogasuneko bulegora, erregistrora... Beraz, funtsezkoa izaten da astea ongi antolatzea.
Zer da abokatu lanetik gehien gustatzen zaizuna?
Jende anitz ezagutzen duzu, bai bezero bezala baita dagokion organo zein lantokiko langile bezala ere, eta horiek denengandik ikasten ahal duzu zerbait.
Eta zure lanbidetik gogorrena egiten zaizuna?
Arazoak gestionatzeaz arduratzen gara abokatuak, beraz, gai gogorrak edo sentikorrak izan ohi dira eta normalean, denbora anitz pasatzen da erantzun eraginkor bat lortzeko. Ez da erraza izaten bezeroak entzun nahi duen erantzun bat lortzea.
Zein da asteburu baterako plan ideala?
Lehenengo mendian buelta bat eman, etxekoekin bazkaldu, eta ondotik, lagunekin disfrutatu.
Zer du Berak bertze herriek ez dutena?
Jendearen hurbiltasuna; hau da, ezagutu ez arren, ez da zaila izaten edonorekin elkarrizketa bat izatea edo zerbaitetan laguntzeko jendea aurkitzea.
Eta zer du faltan bertzeekin alderatuta?
Herri ttiki gehienek bezala, zerbitzu publikoen gestio eraginkorragoa.
Zein asmo dituzu epe motzera?
Formatzen jarraitzea eta eguneroko lanarekin aurrera segitzea.
Eta epe luzera?
Gustura bizitzea egiten dudanarekin.