Feria eguna azaroaren 25ean dela probestuz, hainbat ekitaldi antolatu ditu Bortzirietako Ernaik Lesakan:
- 10:00etan gazte gosaria izanen da plazan. Txartelak salgai daude Arrano eta Koxkillan bortz euroren truke.
- 12:00etan protesta ibiltaria abiatuko da plazatik «Libre izan nahi dugu, ez ausart» lemapean, Lesakako Mugimendu Feministak deitua.
- 13:00etan elkarretaratzea eginen dute frontoi gibeleko aparkalekuan «Etxerako bidean... gazteok zuekin!» lemapean, Lesakako Elkartasun Taldeak deitua.
- 20:30ean Distopia elektrotxaranga herriko plazatik abiatuko da.
Ekitaldi hauetara eta bereziki protestara eta elkarretaratzera agertzeko deia egin dute gazteek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!