Uholde arriskuaren kontrako plana aurkeztuko dute azaroaren 23an Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 19a, 09:00

Uholde arriskuari aurre egiteko Larrialdi Plana aurkeztuko dute heldu den asteartean. Kultur Etxeko aretoan finkatu dute hitzordua 17:00etan eta, bertzeen artean, Etxalarko udal ordezkariak eta Nafarroako Gobernukoak izanen dira azalpenak emateko. Etxalartar guztiak daude gonbidatuak aurkezpenera eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun