Kanon horren bidez bildutako diruarekin, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Hondakinen Funtsa elikatzen du. Funts hori mankomunitateentzako diru-laguntzen deialdi bat egiteko erabiltzen da gero.
Bortzirietako Mankomunitateak proiektu bat egin zuen eta dirulaguntza eskatu zuen «2021eko Hondakinen Funtsa, Etxez etxeko urteko fluxua» programaren barrenean, 2021ean egin diren hainbat ekintzetarako:
- Materia organikoa gaika biltzeko edukiontzi marroia ezartzea eta haren kanpaina egiteko.
- Ontzi-edukiontziak erosteko.
- Kamioien flotak kudeatzeko programa bat abian jartzeko.
- Prebentzio eta sentsibilizazio kanpainak egiteko.
- 2022ko egutegia egiteko.
- Industrialdeetan hondakinak kudeatzeko diagnostikoa egiteko.
- Bertze zenbait gauzetarako.
Proiektu horietarako dirulaguntza % 100ekoa ere izan daiteke gastu arruntetarako, eta % 70ekoa inbertsioetarako, BEZa sartu gabe. Aurten, Bortzirietako Mankomunitateak hagitz jarduera garrantzitsuak egin ditu, eta Nafarroako Gobernuak 132.467,23 euroko dirulaguntza onartu du jarduera horietarako.
Jarduera horien guztien eta kanonaren beraren helburua da kontzientziatzea prebentzioak zer garrantzi duen hondakinak sortzean, jatorrian bereiztean eta zabortegira bideratzen diren hondakinak gutitzean.