Urriaren lehen hamabortzaldian, Uraren Bailarak (Baztan-Bidasoko udalerrietako Turismo Elkargoak) eta Lesakako Udalak elkarlanean Bidasoko bide berdearen egokitzapen lanak egin dituzte. Lanak Erramuegi inguruan egoera kaxkarrean zegoen malda bat konpontzeko egin dira. Horrela bidea ormigoiztatu dute, areka egin dute eta sakangune bat ere egin dute, euriteen ondorioz urak bidea gehiago hondatu ez dezan.
Linen kostua 19.837,41 eurokoa izan da. Inbertsio hau egiteko Nafarroako Gobernuak 13.886,19 eurorekin kofinantzatu ditu lanak, Tokiko Agenda 21 dirulaguntzaren bidez. Bertzalde, Uraren bailarak elkargoak kostuaren gainontzeko diru kopurua emanen du.
Irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuz
Obra honekin natura-bidearen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu dute, oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasabidea egokituz. Horrela, Bidasoako udalek, Uraren Bailarak elkargoaren bidez, beren ingurune natural aberatsaren jasangarritasunaren aldeko konpromisoa sendotu dute, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta turismo-proiektu osasungarri bat sendotzeko.
Dirulaguntzaren tramitaziorako Cederna Garalurren laguntza ere izan dute.