Gidatu bidenabar kokaina erretzen zihoan gidari bat gelditu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 18a, 12:30

Foruzaingoak jakitera eman duenez, gaur goizeko 9etan Bera inguruan egin duten trafiko kontrolean hiru gidari salatu eta ibilgailuei zepoa jarri diete. Hiruak eman dute positibo narkotestean. Horietako bat gidatu bidenabar «kokaina erretzen ari zela» gelditu dutela zehaztu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun