Bizibide proiektua ezagutzera emanen du Lesakako udalak azaroaren 19an

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 18a, 11:00

Mendi bizikletaz ibiltzeko bideak seinalizatzeaz gain, bertze hainbat ekimen bildu ditu Bizibide proiektuak.

Ortziralean 18:30ean bizikleta erabiltzaileek eta herriko saltoki eta zerbitzu enpresek dute hitzordua Herriko Etxean.

Lesakako Udalak hilabeteak eramaten ditu Bizibide proiektua lantzen. Proiektu honen berri emateko ortziralean, azaroak 19, 18:30ean hitzordua paratu dute udaletxeko pleno aretoan. Bertan, proiektu honen nondik norakoak azaldu, eta eman nahi diren pausuez ariko dira. Nahi duen edonork parte har dezake, baina batez ere bizikleta erabiltzaileei eta herriko saltoki eta zerbitzu enpresei zuzendua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun