Olentzeroren kalejiran parte hartzeko gonbidapena egin die Berako Udalak musikariei

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 17a, 19:00

Abenduaren 8a da apuntatzeko azken eguna. Izena ematen duten musikari guztiekin entsaioa eginen dute abenduaren 15ean 17:00etan Musika Eskolan. 

2018an hasita, Olentzeroren kalejira parte hartzaileagoa egitea du helburu Berako Udalak. Hala, azken urteetan egin bezala, olentzeroren kalejira parte-hartzaileagoa egiteko asmoz, Berako Udalak musikarie dei egin die Olentzeko herrikoaren kalejiran parte hartzeko. 

Akordeoia, txistua, flauta, klarinetea, saxoa, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, tuba eta perkusioa jotzen duten musikariak nahi dituzte eta abenduaren 8ra arte izanen dute izena emateko aukera, Kultur Etxeko 948 631 222  telefonoan edo esteka honetan sakatuta

Kalejiran, Segurako alborada, Atiarno eta Ikusi mendizaleak abestiak joko dituzte eta partiturak Musika Eskolan eskura daitezke. Entsaioa abenduaren 15ean, 17:00etan izanen dute Musika Eskolako areto nagusian. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun