Sukaldariak eta sukalderako zerbitzu osagarriak kontratatuko ditu Lesakako zahar etxeak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 17a, 18:00

Andra Mari zahar egoitza Lesakan.

Interesatuek azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak.

Lesakako Andra Mari zahar egoitzak sukaldari izateko bi lanpostu eskaini ditu, bat %100eko jardunaldian (36 ordu astean) eta bertzea %60ko jardunaldian (22 ordu astean). Goiz eta arratsaldeko lan txandak izanen dituzte. Curriculumak egoitzan edo tsocial@lesaka.eus helbide elektronikoan aurkeztu behar dira eta azaroaren 30a izanen da hondar eguna.

Andra Marik 41 pertsonendako zerbitzua eskaintzen du. Gaur egun, egoitzan daraman ereduan, pertsona bakoitzaren gustuak eta lehentasunak kontuan hartzen dituzte. Sukaldea da egoitzak eskaintzen duen zerbitzu garrantzitsuenetako bat da eta erabiltzaileek erabakitzen dute zer jan eta garaiko produktuak erabiltzen dituzte. Lan hau baloratzen duen pertsonen bila ari da zahar etxeko talde teknikoa, «zerbitzuari duen garrantzia emanez eta gogotsu lan eginez».

Sukalderako zerbitzu osagarriak

Bertze aldetik, sukaldeko zerbitzuak hobetzeko laguntza-teknikoa eskaintzeko zerbitzua ere kontratatatzeko asmoa ere badu Andra Marik, zenbait funtzio egiteko. Alde batetik, dieta zerbitzua (menú espezifikoak eta adaptatuak, balorazio nutrizionalak eta 3-5 asteko txandaketak; bertzetik APPCC (elikagaien segurtasun zerbitzua eta urteko auditoria, laborategiko analisi eta behaketekin) eta, azkenik, alergenoak, bertako langileei urteoko formakuntza eskainiz eta alergenoen behaketa eta honen kontrola eginez bertako menuan.

Interesatuek azaroaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte proposamenak tsocial@lesaka.eus helbide elektronikora idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun