Gizakia Herritar - Paris 365 Fundazioarentzat janari bilketa eginen dute heldu den astelehenean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 17a, 11:00

Beharrean daudenen alde lan egiten duen fundazioa da Gizakia Herritar - Paris 365 eta egiteko horretan laguntzeko, azken urteotan bezala, janari bilketa antolatu dute Arantzan. Kanpainan parte hartu nahi dutenek heldu den astelehenean, azaroak 22, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara janariak eraman beharko dituzte Bortzak Bat kooperatibara. Gomendatzen dute epe luzean irauten duen janariak eramatea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun