Azokaren helburua da garbigunea ez izatea hondakinak biltzeko gune bat soilik, erabiltzen ez diren edo behar ez diren gauzak trukatzeko leku bat baizik. Hartara, berrerabilpenaren ideia indartu nahi dute, egoera onean dauden gauzak berrerabiliz eta, bidenabar, hondakinak sortzea eta horiek kudeatzeak sortzen dituen kostuak ekidinez.
Objektu horien salmentatik lortutako diru guztia Bortzirietan ingurumen eta gizarte proiektuak laguntzeko erabiliko da.