Beti Gazte elkartearen eskutik ‘Lesakako bitxikeriak’ lehiaketa abian da. Lehiaketa azaroaren 15eko eta azaroaren 22ko asteetan eginen dute eta aste bakoitzean Lesakari buruzko zortzi galderei erantzun beharko diete parte-hartzaileek.
Parte hartzeko hiru modu proposatu ditu Beti Gaztek: elkartearen whatsappeko difusio taldean alta emana dutenek bertatik parte hartzeko aukera izanen dute; www.betigazte.net webgunean eskura jarri duten galdetegia osatuz eta kultura@betigazte.net helbide elektronikora ere bidal daiteke eta fisikoki, Lesakako okindegian, Telletxea estankoan, Xagu liburudendan, Kattagorria dendan, Koxkila ostatuan eta herriko liburutegian galdetegia eskuratuz eta osatu ondotik Beti Gazteko buzoian sartuz egin daiteke.
Lehenbiziko aste honetako galdetegia entregatzeko epea azaroaren 21ean, igandean bukatuko da. Sari bikainak izanen direla ere jakinarazi dute Beti Gazte elkartetik. Bigarren asteko galdetegia, berriz, azaroren 28rako entregatu beharko da.