Gaztaina-jatea eta bertsoak izanen dituzte larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 15a, 19:00

Mahai inguruko giro bikaina izaten dute Basurden bertsoen eta gaztainen inguruan.

Andoni Egaña eta Ane Zuazubiskar ariko dira kantari Basurde elkartean.

Bortzirietako bertso-eskolak Lesakako udalaren laguntzarekin antolatuta, azaroaren 20an, larunbatean gaztaina-jatea eginen dute Lesakako Basurde elkartean, Andoni Egaña eta Ane Zuazubiskar bertsolariekin. Josu Sanjurjo izanen da gai-jartzaile. Larunbatean 20:00etan hasita pintxoak, gaztainak eta bertsoak izanen dituzte, 10 eurotan. Izena emateko 618 963011 telefonora Whatsapp mezua bidali edo bortzibertso@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da. Edukiera mugatua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun