Bidasoa ingurua garbi kontzeko auzolana egin dute Igantziko ikasleek

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 12a, 12:00

Igantziko eskolako neska-mutikoek ibai bazterrak garbitu zituzten auzolanean.

Urtero egiten duten moduan, orain ere Igantziko eskolako neska-mutikoak auzolanean arituak dira. Kozkorrenak Berrizaun auzora joan eta Bidasoa ibai bazterrak eta trenbidea garbitzen aritu ziren. Egia erran, ikaragarria da zenbateko zabor pila ateratzen den urtero. Ea hurrengo urtean haurrek lan guttiago duten!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun