Astelehenetik aitzinera egoiliarren aparkalekuen bereizgarri berriak banatzen hasiko dira Berako Udaletxeko bulegoetan. Itsasgarriek bi urterako balioa izanen dute. Banaketa udaleko bulegoetan eginen dute, bulego ordutegian eta nortasun agiria aurkeztu beharko dute bereizgarria hartzeko eskubidea egiaztatzeko.
Bereizgarria banakakoa eta besterenezina da; beraz, eskubidearen titular bakoitzeko zenbakidun bineta bakarra emanen dute, eta hartze-agiria sinatuko dute. Bulegoetara joaterik ez duenak baimena eman diezaioke hirugarren bati hartzeko. Hirugarren horrek baimen sinatua eman beharko du eta bertan eskatzailearen izen abizenak, nortasun agiria eta ibilgailuaren matrikula paratu beharko ditu, baita hartzeko baimena duen pertsonaren izen abizenak eta nortasun agiria ere.
Bereizgarria aitzineko haizetakoan behar bezala itsatsi beharko da, kanpotik ikusteko moduan. Bereizgarri berria hartzen den momentutik baliagarria izanen da. Zaharrak datorren urteko abenduaren 31ra arteko balioa izanen du.