Eguberrietarako botako dute Berako Kaxerna gaztetxea

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 12a, 09:30

Berako Kaxerna gaztetxeko areto handia hutsik.

Amiantoa kentzeko baimena lortu ondotik hasiko dituzte Berako gaztetxea eraisteko lanak.

Iazko uztailean udaleko kideek eta herriko hainbat eragilek egindako bileraren ondotik, Kaxerna gaztetxea behin betiko ixtea eta etorkizunean botatzea erabaki zuen Berako Udalak. Orduan argudiatu zuten eraikina egoera txarrena zegoela, ez zituela segurtasun neurriak betetzen, eta ezinezkoa zela bertan inongo jarduerarik egitea. Dagoeneko hustu dute gaztetxea, eta amiantoa kentzeko beharrezko baimena lortzean, lehenbizi hori kendu eta ondotik hasiko dituzte gaztetxea botatzeko lanak. Aitor Elexpuru alkateak TTIPI-TTAPAri erran dionez, eguberrietarako eraitsia izanen da. 

2020ko martxoan bukatu zen eraikinaren kudeaketarako udalak eta Beragazte elkarteak sinatua zuten hitzarmena. Beragazteren proiektuak azken urteetan ez du segidarik izan, eta eraikinaren egoera kaltetzen joan da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun