Imanol Vicente etxalartarra carcrossen Nafarroako txapeldun bigarren urtez

Ttipi-Ttapa 2021eko azaroaren 12a

Imanol Vicente, Mendavian jokatutako azken proban.

Bigarren urtez segidan, Nafarroako carcross txapelketako sailkapen nagusian lehenengo postua lortu du Imanol Vicente etxalartarrak (bi karreratan bigarren eta azkenekoan, hirugarren). Aurtengo denboraldia bukatuta, orain hurrengorako prestaketetan eta laguntzaileak bila hasia da Imanol. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun