Berako merkatua eginen dute azaroaren 13an Beralandetan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 11a, 09:00

Hilabetero bezala, azaroko bigarren larunbatean eskualdeko ekoizleak Beralandetan izan dira

Larunbat goizean, 10:30etik 13:30era, beratarrek hitzordua izanen dute eskualdeko ekoizleekin Beralandetan, atarian eguraldi ona eginez gero eta barrenean txarra egiten badu. Bertan hainbat produktu erosteko aukera izanen da; gasna, eztia, ukenduak, arroltzeak... Gainera, ekoizleekin zuzeneko harremana izateko aukera paregabea izanen da, beraien produktuei eta lan egiteko moduari buruz solas egiteko.

Berako Udalak eta ekoizle parte-hartzaileek herritarrei bertaratzera animatu diete eta zonaldeko ekoizleak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun