Berriz ere zabalik da Lesakako Haur Txokoa

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 10a, 17:00

Lesakako haur txokoan babesean jolasteko aukera izanen dute haurrek arratsaldetan.

Astelehenetik hasita martxoaren 25era bitarte irekiko ditu ateak arratsaldez komentuan.

Harriondoan dagoen haur txokoa azaroaren 8an, astelehenean, ireki zuten berriz ere. Joan den urteko martxoan lehen aldiz martxan paratu zuten espazioa, baina espero baino lehen bertan behera utzi behar izan zuten COVID-19a dela eta. Hala ere, arrakasta ikusirik, aurten zerbitzua berriz ere martxan jartzea erabaki du Lesakako udalak.

Honela, 2022ko martxoaren 25a arte irekita egonen da astelehenetik ortziralera 16:00etatik 19:30era. Ortzegunetan itxita egonen da.

3-12 urte bitarteko haurrek izanen dute erabiltzeko lehentasuna, baino gaztetxoek ere sartzeko aukera izanen dute. Gurasoen edo zaintzaileen ardurapean egon beharko dute beti haurrek eta sei urtetik goitikoek musukoa erabili beharko dute. Modu honetan, Lesakako Udalak euria egiten duen egunetan haurrek jolasteko espazio babestu eta goxo bat izatea ahalbidetzen du. Hortaz gain, hainbat ekintza eta aktibitate egiteko asmoa dago, eskaintza zabalagoa emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun