Horietaz gain, hasiberrien mailan bosgarren izan zen Uxuri Portu lesakarra eta promesa mailan, zazpigarren Oihan Castro lesakarra eta hamargarren Julen Aierdi oiartzuarra. Infantil mailan, Goiuri Urrak ez zuen proba bukatzerik izan, min hartu baitzuen.
Lesakako Trial taldetik eskerrak eman nahi dizkiote Lesakako udalari, orain arte emandako erraztasunengatik.