Aurten Etxalarko Usategietako Gastronomia Sariaren Urrezko Paleta Ibardingo Mendiko jatetxeak irabazi du

Ttipi-Ttapa 2021eko azaroaren 10a

Alfonso Etxeberria, Mendiko jatetxeko sukaldaria, Urrezko Paleta eskuetan duela.

Joan den ortziralean lehiatu zen Usategietako Gastronomia Sariaren IX. edizioan Ibardingo Mendiko jatetxeak irabazi zuen lehen saria, Urrezko Paleta. Zilarrezko Paleta Elizondoko Santxotena jatetxearendako izan zen eta Berrikuntzaren Paleta Lizarietako Hordako jatetxearendako.

 
Aurten Ibardingo Mendiko Jatetxea izan da ohorezko koadroaren buru, eta beratzat da Urrezko Paleta. Mendiko sagardotegiak uso gisatu bat aurkeztu zuen, estilo tradizionalean, eta epaimahaiak «usoaren testura eta zapore orekatua» nabarmendu zuen.

Berrikuntzaren Paleta Lizarietako Hordago jatetxeari egokitu zitzaion. Hezurrik gabeko usoa prestatu zuten, paparrak labe-puntuan eta izter gisatuak kalabaza-goarnizioarekin eta hezurren demi glazearekin.

Zilarrezko Paleta emateko orduan, epaimahaiak Elizondoko Santxotena jatetxearen «trebetasuna» hartu zuen kontuan, «estilo klasikoko uso gisatua» prestatzerakoan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun