Berako Euskaraldiko batzordeak antolatuta, Biziprest, gehiago gara dokumentalaren emanaldia izanen dute Berako Beralandetan ortziralean, azaroaren 12an, 19:00etan. Iñaki Alforja Segone da dokumentalaren egilea, eta 2020ko Euskaraldiko zenbait esperientzia biltzen ditu tartean Iñaki Castillo beratarrarenak.
Miriam Balmaseda, Yasmine Khrish Maansri eta Iñigo Martinez dira dokumentaleko bertze hiru protagonistak. Euskaltzaleen topaguneak ekoitzi du dokumentala, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!