Igantziko Baratzondo jubilatuen elkartekoek ateraldia eginen dute Ahetzera azaroaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 8a, 17:00
Hilabeteko hirugarren igandean izaten da Ahetzeko merkatua.

Larunbatean bukatuko da izena emateko epea. Bazkideek 32 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, aldiz, 38 euro. 

Azaroaren 21erako Ahetzera (Lapurdi) irteera antolatu du Igantziko Baratzondo jubilatuen elkarteak. Autobusa 09:00etan aterako da Igantziko aparkalekutik zuzenean Ahetzera. Han merkatua ikusiko dute eta ondotik bazkaria izanen dute Urdazubiko Koska jatetxean. 

Arratsaldean Dantxarinean paseo bat emateko aukera izanen dute, eta ondotik Igantzira ailegatu aitzinetik Etxalarko Bentan ere geldituko dira. 

Bazkideek 32 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkideak ez direnek, aldiz, 38 euro. Izena emateko epea larunbatean, azaroaren 13an bukatuko da. Izena ematerakoan ordaindu beharko da, eta norbaitek izena eman ondotik joaterik ez balu ordezkoa bila dezake. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun